MONDRAGON EDUCACIÓN INTERNACIONAL


MEI_Mondragon_zigilua

Zer da MEi?

MONDRAGON EDUCACION INTERNACIONAL 2010. urtean sortu zen, Alecop S.Coop eta Mondragon unibertsitatearen arteko aliantza baten ondorioz. Helburu argi batekin sortu zen MONDRAGON KORPORAZIOAREN barnean: goi mailako hezkuntza zentroak sustatu eta kudeatzea,Korporazioan dauden formazio eta hezkuntza instituzio guztien esperientzia eta ezagutza aprobetxatuz.

Gaur egun MEik, hainbat zentro kudeatzen ditu munduan zehar: MONDRAGON MÉXICO unibertsitatea; Saudi Arabian lau lanbide heziketa bikaintasun zentro eta Kolonbian, Unipanamericana unibertsitatean partehartzen du.


mei_edukazio_zentro_internazionalak

GURE FORMULARI ESKER HAZTEN JARRAITZEN DUGU

mei_formula_mondragon

MEi formula = MONDRAGON zigilua + Nazioarteko Estrategia Malgua

MONDRAGON ZIGILUA

MONDRAGON ZIGILUAk lau gako ditu:

  • Enplegagarritasuna: ikasleen beharrizanei erantzuna.

  • Lotura: inguruneko beharrizan sozial eta laboralei erantzuna, enpresa elkarte eta gremioekin lotura handia.

  • Nazioarteratzea: korporazioko erakunde guztien artean elkarlanean.

  • Kalitatea: bikaintasun akademiko eta administratiboa. Antolakuntza eredu parte-hartzailea. Kudeaketan, analisian eta kostuen jarraipenean zorroztasuna.

NAZIOARTEKO ESTRATEGIA MALGUA

Koopartibismoan oinarritutako estrategiari esker:

  • Estrategia malgu bat, nazioartean eta helburu den herrialdean bazkideak bilatzeko orduan gogor lan egitea da, bazkide berriek gure esperientzia osatu eta gure gaitasunak indartu ditzaten.

  • Partzuergo lehiakorrak sortzen ditugu, proiektu bikainak burutzeko.

  • 15.000 ikasle baino gehiago eta 900 irakasle baino gehiago gure zentroetan lanean.